Nor gara eta zer egin dezakegu zure alde?
Gure hizkuntza-eskolak 10 urte daramatza Euskal Herrian.
Gazte nahiz helduei zuzendutako kalitatezko hizkuntza ikasketak eskaintzen ditugu eta gure ikasleak maila guztietako azterketetarako prestatzen ditugu.
Hizkuntza bat ikasteak erabiltzen ikastea dakarrenez, gure eskolak guztiz jatorrizko hizkuntzan gauzatzen dira eta bertako irakasleek ikasleen beharren, helburuen eta trebetasunen arabera diseinatzen dituzte eskolak. Gure ikasgeletan seriotasuna eta dibertsioa partekatzen ditugu eta ikasleek berehala ikasten dute hitz egiten.
Ikasleek lantokian ikastea nahiago duten kasuetan, eskolak hauen eta enpresaren beharretara egokitzen ditugu. Horrela, ordutegi aukera zabala eskaintzen dugu eta eskolak goizean goiz, eguardian, lan-orduetan edo arratsaldean izateko arazorik ez dugu.
Ingelesa beharrezkoa den merkatuetan parte hartu eta komunikatzeko duzun gaitasuna eta trebezia hobetzen lagunduko dizugu.